Prentsa Aretoa
2022/02/22
Santurtzik lanegun guztietara zabalduko du etxeko tresnak etxez etxe jasotzeko doako zerbitzua
“Zerbitzu hori bikoiztuta, ekonomia zirkularraren aldeko apustua berresten dugu, egoera onean dagoen guztiari bigarren bizitza posible bat emanez” adierazi du prentsaurrekoan Álvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Santurtziko Udalak etxeko tresnak etxez etxe jasotzeko zerbitzua zabaldu du; hortaz, lanegun guztietan eskainiko da, astelehenetik ostiralera, udalaren etxeko bilketarako zerbitzuaren baliabideak bikoiztuta. Horrela, zerbitzua doan eskaintzen da, 08:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera, eta azken egun horretan arratsaldez ere emango da zerbitzua 18:30era arte.
Santurtziko Udalak Emaús enpresa kontratatu du zerbitzu hori emateko, eta haiekin harremanetan jarri nahi izanez gero, 944167400 telefono zenbakira deitu behar da 09:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera. Zerbitzua eskatu ondoren, kamioi bat joango da aurretik adierazitako etxera, tresnak erretiratzeko eskaerari erantzuteko.
“Zerbitzu hori bikoiztuta, ekonomia zirkularraren aldeko apustua berresten dugu, egoera onean dagoen guztiari bigarren bizitza posible bat emanez” adierazi du prentsaurrekoan Álvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Nabarmentzekoa da urtero santurtziarrek 60 tona objektu baino gehiago berrerabiltzen dituztela etxez etxeko bilketako udal-zerbitzua erabiltzean; horren ondorioz, “batez beste 99.000 kilo CO² ez isurtzea lortzen da, eta, gainera, Emausen ingurumen-zerbitzuetan lanaldi osoko 3 gizarteratze-lanpostu sortzen lagundu du, bai eta zeharkako lanpostu bat sortzen ere " gaineratu du Arestik.
Kontzientziazio-kanpaina berria
Tresnak jasotzea bultzatzeko, udalak kontzientziazio-kanpaina bat jarri du abian herri osoan. Hainbat irlatako edukiontzietan itsatsita doazen biniloak dira, “botatako tresna gehien detektatzen diren guneetan bereziki, aldez aurretik horiek biltzeko abisurik eman gabe”.
Kanpaina indartu egin da hainbat euskarritan egindako deiekin, hala nola sare sozialetan edo herriko argidun paneletan. «Beharbada, oraindik jende askok ez du zerbitzu hori ezagutzen, doakoa da eta birziklatzea eta pertsonak gizarteratzea bultzatzen du, baina, gutxiengoa diren arren, oraindik badira gauzak edukiontzietatik kanpo uzten dituztenak abisurik eman gabe, eta horrek berekin dakar zikinkeria eta dei efektua», esanez bukatu du prentsaurrekoan Alvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19