SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2022/03/03

Esku-pilota eta bestelako ekitaldi batzuk izango dira Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira programatutako agendaren ardatza

“Ikus dezakezuenez, prestatu dugun egitaraua apala da, baina kontzientzia gazte-gaztetatik hartzeko dago pentsatuta. Horretarako, herriko zenbait elkarterekin ez ezik, hezkuntza-arloko kolektiboekin aritu gara lanean. Gainera, udal gisa, babesa emango diegu herriko mugimendu feministak eta emakume-elkarteek antolatutako ekitaldiei” adierazi du Itziar Carrocera Gizarte Ekintzako zinegotziak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Santurtzik Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, datozen egunetarako antolatu duen programazioaren berri eman du. Ekitaldi apalak izango dira, asmo bakar eta berberaduna, berdintasunaren aldeko borrokaren garrantzia nabarmentzea alegia. Ekitaldion bidez, emakumeak gizartearen arlo guztietan ahalduntzea sustatu nahi da, bereziki Emakumearen Nazioarteko Egunaren esparruan.

Igandean, martxoak 6, Serantes pilota-lekuan esku-pilota jaialdia antolatu da Itsasalde pilota-elkartearekin lankidetzan. Jaialdia 18:00etan hasiko da eta jakina, emakumeak izango dira jokalariak eta protagonista bakarrak. Ospakizun nagusia, ohi legez, martxoaren 8an egingo da. Egun horretan hezkuntza-zentroek hartuko dute parte, eta herriko emakume talde batek “La cima… la conciliación” kale-emanaldia egingo du. Ekitaldia 12:00etan izango da Parke Nagusian. Euria bada, Gernika Parkean egingo dugu.

Asteazkenean, hilak 9, Irantzu Varelak “No hay matriarcado ni en el supermercado” bakarrizketa eskainiko du, eta Santurtziko Ahots Zuriak abesbatzak emango die arratsaldeko ekitaldiei amaiera. Bi ikuskizun horiek Casa Torre jauregian egingo dira 18:30etik aurrera. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

“Ikus dezakezuenez, prestatu dugun egitaraua apala da, baina kontzientzia gazte-gaztetatik hartzeko dago pentsatuta. Horretarako, herriko zenbait elkarterekin ez ezik, hezkuntza-arloko kolektiboekin aritu gara lanean. Gainera, udal gisa, babesa emango diegu herriko mugimendu feministak eta emakume-elkarteek antolatutako ekitaldiei” adierazi du Itziar Carrocera Gizarte Ekintzako zinegotziak.

“Herritarrak animatzen ditugu ekitaldi horietan eta gure herriko beste kolektiboek antolatutakoetan parte hartzera, betiere osasun-neurriak gordez. Martxoaren 8ak aldarrikapen-eguna izan behar du, berdintasunerako dei zabal eta bateratua” gaineratu du Carrocerak.



Merkatarientzako kontzientziazio-kanpaina

Programatutako ekitaldiez gain, udalerrian ekimen gehiago egingo dira Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Adibidez, Santurtziko Udaleko Bulego Teknikoak diptiko bat argitaratu du “Saltokian erabiltzen duzun komunikazioak garrantzia du. Lagundu gizarte berdinzalea sustatzen” lemapean, merkatariek berdintasunari begira kontzientzia hartu eta komunikazioa zaindu dezaten.

Horrela, argitalpenaren bitartez herriko merkataritzak berdintasunarekin duen konpromisoa azpimarratzeaz gain, komunikatzeko moduak, bai saltokiko bezeroarekiko zuzeneko harremanetan eta bai sare sozialetan, duen garrantziari buruzko gogoeta sortarazi nahi da.

Esan bezala, argitalpenean komunikazioarekin lotutako zenbait arlo jorratzen dira, hala nola, hizkera inklusiboa, produktuen estereotipaziorik eza edo sexuaren arabera zeregin desberdinak esleitzen dituzten genero-rol edo balioen garrantzia lantzen da, adibidez, eskusleihoetan.



  Berri ikusiagoak...