Prentsa Aretoa
2022/03/15
Santurtziko hilerriko instalazioetan hobekuntza-lanak egingo dira
“Dagoen lekuan egoteagatik, eguraldi txarrak eragiten dio; hortaz, egiten ari garen hobekuntza horiek behar zituen, instalazio horiek hobetzeko eta funtzionaltasun eta estetika berri bat emateko” adierazi du Alvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak prentsaurrekoan.
Santurtziko Udala udal hilerriko instalazioetako hainbat elementu hobetzeko, egokitzeko eta eraberritzeko prozesuan dago. Jarduketa horren barruan, hainbat gune garbitu eta saneatuko dira, eta Enplegu Planaren bidez kontratatutako langileak ari dira horretan. Guztira, herriko 12 langabe dira.
Horrela, joan den urtarrilean hasi ziren lanak dira, ekainera arte luzatuko dira, eta 200.000 euro inguru ordainduko dira.
Egiten ari diren hobekuntzen artean, kaperaren ingurua dago; han kanpoaldeko zein barrualdeko fatxadak saneatu eta garbituko dira, bai eta burdin hesiak lixatu eta pintatuko ere. Hobekuntza horiekin konpondu dira dauden pitzadurak.
Era berean, 110 metro linealeko hormaren gainean ari dira lanean, horma saneatu eta luzituz eta goiko aldea txukunduz. “Dagoen lekuan egoteagatik, eguraldi txarrak eragiten dio; hortaz, egiten ari garen hobekuntza horiek behar zituen, instalazio horiek hobetzeko eta funtzionaltasun eta estetika berri bat emateko” adierazi du Alvaro Aresti Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak prentsaurrekoan.
Datozen hilabeteetan egin beharreko lanen artean honako hauek daude: lorategi-zintarriak hobetzea, sarbideak egokitzea, kanaletak garbitzea eta saretak instalatzea, plazatxoa eta bankuak margotzea, eta iturrian eta loreontzietan esku hartzea.
Enplegu Planaren bidez egiten ari diren hobekuntza horiek alde batera utzita, udalak beste batzuk ere egin ditu, hala nola, hilkutxa-euskarria hartzeko etxola bat eraikitzea eta kolunbario-zutabe berri batzuk instalatzea, aurrekoak erabat okupatu zirelako eta “eskariari erantzun behar zitzaion. Zerbitzu hori martxan jarri genuen, eta askok eskatzen dute; horregatik, kolunbario-blokeen kopurua handitzen jarraitzearen aldeko apustua egin dugu, eta, horrela, erantzuna eman.» esanez bukatu du Aresti zinegotziak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19