SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2022/04/03

Santurtzik orain arteko aurrekonturik handiena onetsi du, 64,2 milioi eurokoa, gaur egunekoa baino 1,8 € gehiagoduna

"Alkateak proiektuaren aurkezpenean adierazi zuen bezala, aurreko urteetan izan dugun zuhurtasun eta zorroztasun ekonomiko berberari jarraituz prestatu dira aurrekontuak, herritarren premiak kontuan hartuz eta Santurtzik behar duenari buruzko oso ikuspegi errealistaz. Inoiz onetsi dugun aurrekonturik handiena dugu ekitaldi honetarako, eta horrek herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen kalitateari eusteko aukera emango digu. Gainera, lanean jarraitu ahal izango dugu, eta ondorioz, herritarrei eskaintzen diegun guztia hobetu eta euren eskakizunei erantzun emango diegu" adierazi du Joseba Ramos Ekonomia eta Ogasuneko zinegotziak. "Aurtengo aurrekontuek pertsonekin hartuta dugun konpromisoa sendotu egiten dute, inbertsio sozialari eta jarduera ekonomikoari lehentasuna ematen die eta" gaineratu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Egitasmoak 4 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu, gehi gaur egun gauzatzen ari direnak, 10 milioi eurokoak.
  • Aurrekontuak gehiengoz onetsi dira: Aldeko 16 boto, EAJ-PNV (10), PSE (5) eta atxiki gabeko zinegotzia (1), eta aurkako 5 boto: EH Bildu (4) eta Elkarrekin Podemos-Equo (1).

Gaurko Osoko Bilkuran Santurtzik udal aurrekontua onetsi du honako ekitaldirako. Aurrekontuak 64.228 milioi eurokoak dira, hau da, aurrekoak baino 1,8 milioi euro gehiago, % 3 gehiago guztira. 

"Alkateak proiektuaren aurkezpenean adierazi zuen bezala, aurreko urteetan izan dugun zuhurtasun eta zorroztasun ekonomiko berberari jarraituz prestatu dira aurrekontuak, herritarren premiak kontuan hartuz eta Santurtzik behar duenari buruzko oso ikuspegi errealistaz. Inoiz onetsi dugun aurrekonturik handiena dugu ekitaldi honetarako, eta horrek herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen kalitateari eusteko aukera emango digu. Gainera, lanean jarraitu ahal izango dugu, eta ondorioz, herritarrei eskaintzen diegun guztia hobetu eta euren eskakizunei erantzun emango diegu" adierazi du Joseba Ramos Ekonomia eta Ogasuneko zinegotziak. "Aurtengo aurrekontuek pertsonekin hartuta dugun konpromisoa sendotu egiten dute, inbertsio sozialari eta jarduera ekonomikoari lehentasuna ematen die eta" gaineratu du.

Ildo horretan, zinegotziak politika sozialei bideratutako partidak aipatu ditu. Guztira 19,8 milioi euro dira, besteak beste, 2,7 enplegua sustatzeko, 718.000 merkataritza, ostalaritza eta turismorako, 6,7 milioi Begoñako Ama egoitzarako, 1,8 etxez etxeko zerbitzurako, 1,4 eguneko-zentroetarako eta 2 milioi euro baino gehiago Ranzarirako, bertan egiten duten lana egiten jarrai dezaten.

Aurrekontuek zailtasun handien dituzten santurtziarren premiei erantzun eman ez ezik, Santurtziko kaleak hobetzen jarraitzearen aldeko apustua ere egiten dute. "Inbertsioen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, gure herriaren etorkizuna sendotu, enplegua sortu eta gure bizi-kalitatea hobetzeko jauzi kualitatiboak eman nahi ditugu eta."
 
Horiek horrela, 2022. urte honetako ekitaldiaren aurrekontuen kargura honako inbertsio hauek egingo dira, besteak beste:

Garbiketa-zerbitzuaren flota modernizatuko da. 1.300.000 euro.

Kirol ekipamenduan hobekuntzak egingo dira: Mikel Trueba kiroldegiko igerilekuak, Peña Athletic futbol-zelaia eta Kabiezeseko pabiloia. Guztira, 1.000.000 euro.

Udal eraikinetan inbertsioak egingo dira: LHTI, udaletxea eta etxebizitza sozialak. Guztira, 483.000 euro.

Jenaro Oraá kalearen azken tartea guztiz birmoldatuko da. Guztira 300.000 euro. 

Eskola publikoetan inbertsioak egingo dira. Guztira, 246.000 euro.

Herriaren zenbait gunetan iluminazioa hobetu nahi da, hala nola, La Magdalena urbanizazioa eta Nafarroa etxe-taldea. Guztira, 150 000 euro.

Ranzari parkean komun publiko berria instalatuko da. 50.000 euro.

Antonio Alzagako balkoietan hobekuntzak egingo dira. 90.000 euro.

Haur-parkeetan hobekuntzak egingo dira. 300.000 euro.

Horiez gain, gaur egun zenbait egitasmo daude abian edo lizitazioan hamar milioi euroko zenbatekoz, hala nola, Aurora Vildosolako jarduketa (3 milioitik gora inbertituko da etxe-taldea birgaitzeko), Iparragirre edo Fleming doktorearen kaleak berritzeko-lanak, garbiketa-pabiloi berria, Mamarigako zentroa urbanizatzea, Agurtza atunontzia zaharberritzea… Eta horiez gain, oraindik azterlan fasean dauden beste batzuk ere, 4 milioi euroko baliokoak. Hobekuntza zerrenda horri Portuko Agintaritza egiten ari den jarduketa-sorta ere gehitu behar zaio, 4 milioi euroko inbertsioa egin baita udalerriko kaleak hobetzeko. Zehatz-mehatz portuko pasealekua berrituko da, sarbidea hobetu, Murrieta etorbidean pasabide bat instalatu eta zenbait hobekuntza-lan gehiago egingo dira portuko inguruetan.

Azkenik, gogoan izan Santurtzik 500.000 euro dituela partaidetza-aurrekontuen azken edizioan herritarrek aukeratutako proiektuetan inbertitzeko. Esate baterako, kirol-guneak, zolatze- eta asfaltatze-lanak espaloietan edo kaleetan arranpa mekaniko eta hiri-igogailuak instalatzeko egitasmoak daude tartean.

"Jarduketa horien bidez, gure herriarekin hartutako konpromisoari jarraipena eman nahi diogu, eta agintaldi-plana zein herritarrek hautetsontzien bitartez bultzatu zuten hauteskunde-programa betetzen jarraitzeko apustu irmoa egin dugu" esanez amaitu du.

Aurrekontuak gehiengoz onetsi dira: Aldeko 16 boto egon dira, EAJ-PNV (10), PSE (5) eta atxiki gabeko zinegotzia (1), eta aurkako 5 boto: EH Bildu (4) eta Elkarrekin Podemos-Equo (1).

Bestalde, aurrekontuetan atxiki gabeko zinegotziak aurkeztutako zuzenketak sartu dira, 210.000 eurotik gorako baliokoak eurak.

 Listara joan

  Berri ikusiagoak...