Prentsa Aretoa
2022/04/27
Santurzinek hamargarren edizioan izena emateko epea zabaldu du
Urriaren 6tik 22ra Santurtziko Zine Jaialdiak, Santurzinek, hamar urte beteko ditu euskal zein estatu mailako zine-jaialdi aitortu gisa finkatuta. Hamargarren edizioari begira, Jaialdiak lau ataletan izena emateko epea zabaldu du, laurak lehiaketa izaeradunak, baina zenbait aldaketarekin.
Urriaren 6tik 22ra Santurzine Jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du.
Besteak beste, EITBk jaialdiarekin bat egingo du eta Euskal Pantailak atala lehiaketa izango da, 1.000 euroko sari eta guzti.
Urriaren 6tik 22ra Santurtziko Zine Jaialdiak, Santurzinek, hamar urte beteko ditu euskal zein estatu mailako zine-jaialdi aitortu gisa finkatuta. Hamargarren edizioari begira, Jaialdiak lau ataletan izena emateko epea zabaldu du, laurak lehiaketa izaeradunak, baina zenbait aldaketarekin.
Santurtzi eta Estatu mailako atalak berriro ere izango dira Santurzineren oinarria. Lehenengoa udalerriari estu lotuta dago, hortaz, aurkezten diren lanek gehienez hamabost minutuko iraupena izango dute, eta gutxienez gure herrian grabatutako eszena bat agertu beharko dute. Irailaren 18a izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Bestalde, Estatu Mailako atalak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako film laburrak bilduko ditu, eta uztailaren 24ra arte luzatuko da filmak aurkezteko epea. Atal biek ala biek 2.500 euro banatuko ditu saritan.
Aurten ere Amnistia Internazional erakundeak jaialdia babestuko du Ibiltariak atalaren bidez. Oraingo honetan Giza Eskubideen Adierazpenaren 19. artikuluari buruzko film labur eta luzeak programatuko ditu, hau da, adierazpen askatasuna eta protestarako eskubidea jorratzen dituzten filmak. Izena emateko azken eguna uztailaren 24a izango da. Ibiltariak sariaren epaimahaia aurten ere gaztez osatuta egongo da, institutu eta unibertsitateetako ikasleez hain zuzen.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19