SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2022/04/28

Santurtzik 160.000 euro inbertituko ditu Kabiezes kirolguneko “Josito” pabiloiko zorua berritzeko

“Argi zegoen zoladura konpondu beharra zegoela, izan ere, kirol-pista erabiltzen duten klubek horrela jakinarazi ziguten, eta beraz, premia hori aintzat hartuta, eta gaur egun ditugun baliabide ekonomikoak izanik, lan horri heltzea erabaki da”.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik 160.000 euro inbertituko ditu Kabiezes kirolguneko “Josito” pabiloiko zorua berritzeko

ARGAZKIA JAITSI

Honako ekitaldi honetarako aurrekontuak onetsita, udal-kontuek 160.000 euroko partida bat dute Kabiezes kirolguneko kirol-pistako zoladura aldatzeko, zehatz-mehatz “Josito” pabiloikoa.

Gaur egun kiroldegiko pistak kirol-zoru sintetikoa du ezarrita, erabiliaren erabiliaz nabarmen hondatu dena. Horiek horrela, udalak erabaki du “gaur egungo zoladuraren gainean beste berri bat ezartzea. Gutxi gorabehera 1220m2-ko azaleran jardungo da, eta udan egingo dira lanak”. Horrela eman du aditzera Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak, zeina instalazioetan egon den bisitan Danel Bringas kirol-zinegotziarekin batera.

Horrela, egungo hormigoizko zolan dauden akatsak direla-eta, azalera erregulatu egingo da mortero autonibelatzaile baten bidez, eta perfektuak konponduko dira, gero hezetasunaren aurkako hesi bat eta instalazioa guztiz zaharberrituta utziko duen kirol-zoladura berezia jartzeko. Urkijok gaineratu bezala, “Argi zegoen zoladura konpondu beharra zegoela, izan ere, kirol-pista erabiltzen duten klubek horrela jakinarazi ziguten, eta beraz, premia hori aintzat hartuta, eta gaur egun ditugun baliabide ekonomikoak izanik, lan horri heltzea erabaki da”.

Kontuan izan behar da 15 urte joan direla Kabiezeseko kirol-instalazioak erabiltzen hasi zirenetik, eta “denborak eta erabilerak zoladura berritu beharra ekarri dute eurak erabiltzen dituzten klub eta kirolariei zerbitzu egokia emateko”.

“Hainbat hobekuntza-lan egingo dira aurten kirol-instalazioetan, hala nola, Mikel Trueba kiroldegiko barruko igerilekuak edo Donibaneko aire zabaleko kirol-elementuak. Kabiezesen laster egingo dugun obra hori ere hobekuntzen zerrenda horri batuko zaio” esanez amaitu du prentsaurrekoa Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak.

Lanok, 160.000 euroko lizitazioa dutenak, udan amaituta egon beharko dute, kirol-denboraldi berria hasten denerako hain zuzen, kantxa horretan egunero egiten den jarduera egitea eragotzi ez dadin.

  Berri ikusiagoak...