Prentsa Aretoa
2022/04/21
Santurtziko liburutegiek hainbat jarduera eta azoka solidario bat eginez ospatuko dute Liburuaren Eguna
Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara zinegotziak zehaztu duenez, “salgai jarriko diren liburu guztiak liburutegietako erabiltzaileen dohaintzetatik datoz”.
Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Eguna dela eta, Santurtziko Liburutegi Sareak literaturarekin eta liburuekin zerikusia duten hainbat ekitaldi burutuko ditu, adingabeei eta helduei zuzenduak, apirilaren 22tik 26ra bitartean, udalerriko hainbat toki eta kultur-gunetan.
Horrela, 23tik 26ra, Liburuen III. Azoka solidarioa egingo da Juan Jose Mendizabal plazan (bildutako dirua STZ Gosearen aurkako solidarioak elkarteari emango zaio), liburutegiaren ondoan, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara zinegotziak zehaztu duenez, “salgai jarriko diren liburu guztiak liburutegietako erabiltzaileen dohaintzetatik datoz”.
Gainera, apirilaren 22an, ostirala, Virginia Imazek “Ajuste de cuentos” helduentzako ipuina kontatuko du Mamariga Kulturgunean, 18:00etan.
23an , San Jorge egunean, “Irakurketa zurrupadak” eskulan tailerra izango da gazteenentzat, 11:30etik 12:30era, Juan Jose Mendizabal plazan, eta biharamunean, leku eta ordu berean, “Zurezko jostailuak” izeneko tailerra izango da.
Apirilaren 25ean, astelehena, “Teresa printzesa” ipuina kontatuko du Sorgina Txirulinak, 17:30ean, Liburutegi nagusiko haur-liburutegian.
“Urte osoan zehar, jarduerak egiten ari gara udalerriko gune kulturaletan, adin guztientzat eta hainbat gai jorratuz, eta oraingo honetan ospakizuna bultzatu nahi izan dugu, egiten ari garenaren osagarri diren jardueren bidez, kalera ateraz, aire zabalean, gure herriaren patroia den egun honi protagonismo handiagoa emateko” azaldu du prentsaurrekoan Kultura eta Euskara zinegotziak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19