Prentsa Aretoa
2022/05/04
Santurtzik udalekuetan izena emateko epea zabaldu du
Udaleku irekien helburua zera da, Santurtziko umeei elkarrekin aritzeko espazio ludikoa eskaintzea, ondo pasatu ez ezik, komunitatean aritzeko espazio bat, umeek udako oporretan gozatu dezaten. Horrez gain, familiaren eta lanaren arteko kontziliazioa errazten du umeen oporraldiak dirauen bitartean.
Gaurtik hilaren 12ra bitartean, 2011 eta 2016 urte artean jaiotako ume santurtziarren gurasoek aukera izango dute seme-alabak Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara Arloak urtero antolatzen dituen udalekuen aurtengo edizioan apuntatzeko.
Udaleku irekien helburua zera da, Santurtziko umeei elkarrekin aritzeko espazio ludikoa eskaintzea, ondo pasatu ez ezik, komunitatean aritzeko espazio bat, umeek udako oporretan gozatu dezaten. Horrez gain, familiaren eta lanaren arteko kontziliazioa errazten du umeen oporraldiak dirauen bitartean.
Aurreko urteetan bezala, udalekuetan bi txanda egongo dira. Lehenengoa ekainaren 27an hasi eta uztailaren 8an amaituko da, 9:30etik 18:00etara arteko tartean (ordutegia luzatu daiteke, eta 8:30ean hasi, 20 euro gehiago ordainduta). Prezioa 135 eurokoa izango da eta 160 plaza eskainiko dira lehenengo txanda horretan.
Bigarren txandan, berriz, 110 plaza eskainiko dira, eta uztailaren 11tik 22ra bitartean egingo da 9:30etik 15:30era. Bigarren txandan udalekuan bertan edo etxean bazkaltzeko aukera egongo da, eta horren truke 110 eta 125 euroko prezioa ordainduko da, hurrenez hurren. Jantoki-zerbitzua erabiltzen ez bada, udalekua 14:00etan amaituko da.
Bigarren txandan ere 8:30ean sartzeko aukera eskainiko da, betiere gutxienez zortzi ume badaude. Beste txandan bezala, umea lehenago eramatearen truke 20 euro kobratuko da. Horrez gain, udalak plazen %5 erreserbatuko du gutxienez % 33ko desgaitasuna eta/edo ofizialik aitortutako mendekotasun-maila duten adin txikikoentzat, baldin eta horrelako jarduera batean behar bezala integratu ahal badira.
Libre dauden plaza-kopurua baino eskaera gehiago jasotzen baldin badira, zozketaren bidez esleituko dira. Zozketa maiatzaren 16an egingo da.
Eskaerak Casa Torre jauregian aurkeztu behar dira 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara- Itxaron zerrendak maiatzaren 17ak emango dira aditzera.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19