SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2022/05/04

Paisaia-lan batek ingurunearekin integratzen ditu Serantes Taldearen eta gune horretako hormak

“Ingurua atseginagoa eta berdeagoa izatea lortu dugu; azken batean, ingurunean primeran integratzen den esku-hartze ederra” amaitu du esanez Urkijok.

rss Ezagutzera eman
Paisaia-lan batek ingurunearekin integratzen ditu Serantes Taldearen eta gune horretako hormak

ARGAZKIA JAITSI

Badira urte batzuk Santurtzi nolabaiteko esku-hartze artistikoak egiten hasi zela herriko zenbait gunetan, hormak, hormatxoak, zenbait egitura, udalerriaren zerbitzuak edo bestelako elementu batzuk ingurunean integratzeko helburuz.

Oraingo honetan, Koldo Unzueta Garmendiaren lanari esker, paisaia eta pintura batzen dituen lan bat egin da aurreko asteotan, Serantes Taldeko eta inguruko hormatxoak ingurunean integratzeko, zuhaitzek, landareek, belardiek eta antzekoek gune horretan bizi edo hortik ibiltzen diren herritarrei transmititzen dizkieten sentsazioak nolabait bere eginez.

Horiek horrela, Udalak ildo horretako esku-hartze batzuk egin ditu herrian, esate baterako, muralak eta grafitiak sortu dira. Lanok egiteko herriko artistak hartu dira kontuan edo obra horietan espezializatuta dauden enpresak kontratatu dira.

“Emaitza nabaria da, begi-bistan dago. Ingurnea ezin hobeto integratzen duen lana da, duela gutxi arte hormigoizko hormak zeuden tokian orain landaredia gogora ekartzen duten obrak daude. Esan gabe doa eremuari bestelako irudia ematen diotela” adierazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak.

Landare-motibodun dekorazioa da, inguruan dauden landare eta lorategiak integratzeko aukera ematen duena. 1.300 mero koadroko azalera baten gainean egin da, Bañaleserako igoeratik Antonio Altzagaraino doan gune osoan, eta Mirabueno parkean ere bai, haurreskolaren ondoan. Horrela, jendearen joan-etorri handiko toki horri argia eta giro naturalagoa ematea lortu da. 27.000 bat euroko inbertsioa egin dugu.

  Berri ikusiagoak...