Prentsa Aretoa
2022/05/20
Santurtzik Kabia eta Mamarigako Kulturguneko ludotekak erabiltzeko bigarren seihileko txandak zozketatu ditu
Santurtziko Udalak maiatzaren 23an, astelehenarekin, irekiko du Kabia eta Mamarigako Kulturguneko ludoteketako plazen zozketarako izena emateko epea. Lagapenak urteko bigarren seihilekoan egingo dira, uztailaren 1etik abenduaren 30era bitartean hain zuzen, 3 eta 12 urte arteko umeentzat.
Esan bezala, izena emateko epea maiatzaren 23an bertan hasiko da Santurtzin erroldatutako herritarrentzat. Eskaera-orria plaza erreserbatu nahi duten ludotekan aurkeztu ahal izango dute. Zozketa bera ekainaren 17an egingo da (11:00etan Casa Torre jauregian), eta egun horretan bertan jakinaraziko da zozketaren emaitza, zerrendak udalaren webgunean eta ludoteketan eskegiz.
Honako hau da plaza eskatzeko, eta baldin eta egokitu bada ordaintzeko, ordutegia:
Kabia: astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:05etik 16:55era, eta astearte eta ostegunetan 20:05etik 20:55era.
Mamarigako Kulturgunea: astelehenetik larunbatera 10.00etatik 14.00era eta 16.00etatik 21.00era.
Hurrengo egunetan, ekainaren 20tik 24ra, erreserbaren kuota ordaindu beharko da eta plazarik geratzen baldin bada, ekainaren 30etik aurrera nahi duten guztiek, erroldatuta egon zein ez, haietako bat eskuratzeko aukera izango dute.
Txanda bakoitzaren alokairuaren prezioa 10 eurokoa izango da Santurtzin erroldatutakoentzat, 25ekoa, berriz, erroldatu gabekoentzat.
Azkenik, Kabian lagatzen diren txandak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez baino ez; eta larunbat eta igandeetan goiz eta arratsaldez. Mamarigako Kulturgunean, berriz, astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldez, eta larunbat eta igandeetan goiz edo arratsaldez.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19