Prentsa Aretoa
2022/05/24
Santurtzik Serantes Kultur Aretoko ateak zabaldu eta antzokian bisita gidatuak eskainiko ditu doan
Asteartean, hilak 24, 17.00etan eta 19.00etan Asteazkena, hilak 25, 17.00etan eta 19.00etan Asteartean, hilak 31, 17.00etan eta 19.00etan Asteazkenetan, ekainak 1, 17.00etan eta 19.00etan
Santurtziko agendan ondo asko finkatuta daude herriak turismorako duen erakargarritasuna ezagutarazteko ekimenak, udalerriko hainbat gunetan bisita gidatuak eskaintzen dira eta. Orain, udalak herritarrek bisitatu ditzaketen guneen katalogoa zabaldu du, eta herriko kultur-instalazio garrantzitsuenaren, Serantes Kultur Aretoaren, “tripak” erakutsiko dizkie hala nahi duten herritarrei.
Zine- eta eszena-arteetako ekipamendu ezagun hori 1995ean sortu zen. 1.000 bat eserleku ditu hiru aretotan banatuta, 1. aretoan 600 eserleku daude, 2.ean 194 eta 3.ean beste 190.
Nabarmentzekoa da programazio egonkorra ez ezik, Serantes Kultur Aretoan Santurtziko Nazioarteko Antzerki jaialdia ere egiten dela, zeina, 1979an sortuta, Bizkaiko antzerki-jaialdirik zaharrena den eta Estatuko zaharrenetakoa.
Bisita horietan emanaldietara goazenean ikusi ohi ez ditugun txokoak ikusiko ditugu eta antzokiko istorio, pasadizo eta berezitasunik bitxienak ezagutuko. 45 bat minutuko iraupena izango dute eta esan bezala, doan eskainiko dira honako egun eta ordutegi hauetan:
Asteartean, hilak 24, 17.00etan eta 19.00etan
Asteazkena, hilak 25, 17.00etan eta 19.00etan
Asteartean, hilak 31, 17.00etan eta 19.00etan
Asteazkenetan, ekainak 1, 17.00etan eta 19.00etan
Izena emateko Casa Torre jauregira jo behar da, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19