SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2022/06/10

Santurtzik merkataritzarekin eta turismoarekin duen konpromisoa berritu du, udalerriko sustapen ekonomikoaren eragile diren aldetik

“Aurreko urteetan egin dugun bezala, Santurtzin merkataritza eta turismoa sustatzen duten jarduerak diruz lagundu nahi dugu, udalerriko merkataritza-bizitza dinamizatu eta jendea merkataritza- eta turismo-guneetara erakarriko duten sustapen- eta publizitate-jarduerak antolatzen lagunduz, batez ere gaur egun bizi dugun egoera zail honetan”, adierazi du Urkijok.

rss Ezagutzera eman
Santurtzik merkataritzarekin eta turismoarekin duen konpromisoa berritu du, udalerriko sustapen ekonomikoaren eragile diren aldetik

ARGAZKIA JAITSI

Santurtziko Osoko Bilkuren aretoan hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren bidez, dirulaguntzak emango zaizkie Santurtziko turismoa eta ekonomia 2022an burututako jarduerekin sustatzen laguntzen duten elkarte eta erakunde batzuei.

Ekitaldi horretara, Aintzane Urkijo Santurtziko alkateaz gain, hitzartutako dirulaguntzak jasoko dituzten elkarteak, hau da, Santurtzi Gastronomika, Stella Maris eta Merkatari Batuak, eta Juan Andrades Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia eta Joseba Ramos Ogasun eta Turismoko zinegotzia joan dira.

“Aurreko urteetan egin dugun bezala, Santurtzin merkataritza eta turismoa sustatzen duten jarduerak diruz lagundu nahi dugu, udalerriko merkataritza-bizitza dinamizatu eta jendea merkataritza- eta turismo-guneetara erakarriko duten sustapen- eta publizitate-jarduerak antolatzen lagunduz, batez ere gaur egun bizi dugun egoera zail honetan. Betidanik lantzen ari garen ildoa da, eta elkarte horien eskutik jarraitu nahi dugu, ildo horretan egiten duten lanean laguntzeko”, adierazi du Urkijok.

Horrela, hiru elkarteen jarduerak bultzatzen dira. Jarduera horien helburua erosleak eta turistak herriko lokaletara erakartzea da, bezeroak beste udalerri batzuetara edo inguruko merkataritza-guneetara joan ez daitezen, tokiko enpresa guztiei mesede eginez.

Hortaz, Santurtziko Udalak “Santurtziko Merkatari Batuak” elkarteari 26.208 euroko dirulaguntza eman dio; 10.000 eurokoa Santurtziko Gastronomikari, burutzen dituen jarduerak egiten jarraitzeko; edo 1.600 eurokoa Stella Maris elkarteak Santurtziko egoitzara heltzen diren pertsona guztientzat duen programaziorako.

  Berri ikusiagoak...