SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2022/05/31

Gaurtik aurrera Santurtzik auzokideek aukeratutako kerik gabeko 26 toki berri ditu

Aintzane Urkijok, Santurtziko alkateak “Txikiei ohitura hauek osasungarriak ez direla ikustarazten eta, txikitatik sentsibilizazioan eta kontzientziazioan lan egiten duten ekimen guztiak sustatu behar ditugu” adierazi du.

rss Ezagutzera eman
Gaurtik aurrera Santurtzik auzokideek aukeratutako kerik gabeko 26 toki berri ditu

ARGAZKIA JAITSI

Ekimen honetarako diseinatutako seinaleak puntu hauek zeintzuk diren adieraziko du

Gaur, maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna dela eta, Santurtziko Udalak eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak herrian, Bizkaian aitzindaria izan den “Santurtzi Sin Humo – Santurtzi Kerik Gabe” ekimenaren bidez sortutako kerik gabeko 26 toki berri jakinarazi dituzte, toki berri hauek batez ere parkeak, markesinak eta herriko kultur guneen sarrerak izanik.

2021eko azken hiruhilabetean hasi zen ekimen parte-hartzaile honek, 2030. urtean kerik gabeko belaunaldi bat lortzea eta adingabeak tabakoaren ketik babestea helburu duena, gertaera garrantzitsu bat betetzen du gaurko egunean: auzokideek aukeratutako tokiak ezaguztaraztea, heziketa-elkarteak funtsezko laguntza eta konpromisoa izanda. Zehazki, honako hauek dira hautatutako tokiak: Santurtzi Parkea, Mirabueno Parkea, Gernika Parkea, San Juan Plaza, Ranzari Parkea, Párroco Elías Plaza, Santurtzin kokatutako hamabi markesina, Kabia Liburutegiaren, Kresala Aretoaren, Ska Aretoaren, San Juan Liburutegiaren, Viñas Liburutegiaren, Liburutegi Nagusiaren eta Kabiezes Liburutegiaren kanpokaldeak.

Gaur seinalearen kokapenaren ondoren, herriko beste tokietan seinaleak gutxinaka jarriko dira. Gainera, lehenengo seinalearen desestaltzea ekimen honen puntu garrantzitsua izan arren, ekintza hau ez da kanpainaren bukaera, izan ere, Santurtziko Udalak eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak biztanleria kerik gabeko tokien garrantziari buruz eta hauek errespetatzeko beharrari buruz sentsibilizatzen eta kontzientziatzen jarraitzeko hitzarmena ezarri dute. Hitzarmen hau gaurko egunean sinatu da Santurtzi Parkean, herriaren izenean alkateak, Aintzane Urkijok sinatu du, eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako presidentea den Mila Gullonek ere.

Aintzane Urkijok, Santurtziko alkateak “Txikiei ohitura hauek osasungarriak ez direla ikustarazten eta, txikitatik sentsibilizazioan eta kontzientziazioan lan egiten duten ekimen guztiak sustatu behar ditugu” adierazi du.

Beste aldetik, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko presidenteak, Mila Gullon, ekimenean herri osoak izandako parte hartzea eskertu du, “Santurtzi Kerik Gabe ekimen parte-hartzailea izatea lortu dugu, herriaren eraldaketa sozialean udalaren inplikazioa izan dugu, baita auzokideen eta funtsezkoa izan den, heziketa-elkartearen konpromisoa ere bai”.

Gogorazi nahi dugu kanpainaren lehenengo fasean sentsibilizazioan lan egin zela, jarduerek eskoletan izan zuten ardatza, kerik gabeko ingurunean bizitzeak dituen alde positiboak erakusteko helburuarekin. Bigarren fasean jada, kontzientziazio eta parte hartze aktibokoa, 2.000 Santurtziko auzokide baino gehiagok nahi zituzten kerik gabeko guneak aukeratu dituzte, eta hirugarren fasea auzokideek hartutako erabakien inplementazioan datza, Santurtzin hautatutako Kerik Gabeko Tokietan seinaleak kokatuz.

Gaurko egunean zehar, herrian kokatuko diren lehenengo seinalea desestali da, Legion 501ren parte hartzea izan dugu, baita Jokin Castaños bertsolariaren eta ekimen honetan benetazko protagonistak izan diren ikasle talde baten laguntza ere, Santurtziko auzokideekin batera.

  Berri ikusiagoak...