Prentsa Aretoa
2011/07/19
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko EAJ-PNVk beren elkartasuna adierazi diete ABBko langileei
Abanto, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Portugalete, Sestao, eta Trapagako alkateek gaur goizean adierazi dute ERE Enplegu erregulazioko espedienteak eragindako ABB enpresako langile guztiekiko elkartasuna eta babesa. ERE honetan Trapagako lantegian 160 lanpostu kentzea planteatzen da, hau da, kolpe gogorra izango da langabeziak jota dagoen eskualde honentzat.
Babcock enpresaren espedientearen ostean, eskualdea beste enpresa historiko baten itxieraren aurrean aurkitzen da. “Meatzaldeko eta Ezkerraldeko alkateok ez gaude ados konpainiak ERE bat egiteko hartu duen erabakiarekin, honen bidez alde ahulenetik moztuko dutela uste dugulako, hau da, langileak”, adierazi dute gaur goizean Ortuellako Kultur Etxean egin den ekitaldian. “Erabaki hau ulertzen zaila da, azken hiru urteotan enpresa honek 30 milioi euroko mozkinak eman dituztelako eta 2009 urtean ere fakturazio eta mozkin errekorretara iritsi zirelako”, adierazi dute datuon egiaztagiriak mahaigaineratuz.
Oraingo krisialdi ekonomikoak gogor astindu du Bizkaiko inguru hau. Langabezi tasa handiek eta gizarte larrialdi egoerek udalak eraman dituzte esku artean dituzten neurri guztiak martxan jartzera eskualde honetako bizilagunei laguntzen saiatzeko.
ABB enpresako lanpostuen galerak arazo hau larriagotu egingo du, eta hala salatu nahi izan dute. “Bertan lan egiten dutenez gain, ondoko industria ere kaltetuko da”. Zuzeneko eta zeharkako lanpostuak batuta “Bizkaiko langabezi errekorra izango dugu berriz ere”, iragarri dute. “Udalerriotako alkate garen aldetik, halako neurriak salatu behar ditugu eta babes osoa adierazten diegu enpresa komiteari eta langile guztiei”.
“Kate” efektua
Javier Mentxaka ABBko enpresa batzordeko presidenteak berak maniobra honek suposatzen duen “kate efektua” gertatzeko arriskua azpimarratu du. “Ez da gure enpresari soilik eragiten dion arazoa, kate batean bezala, enpresa txikiagoak eta ezezagunagoak eragiten baititu, eta hor ere jateko beharra duten hainbeste langile ezezagun daude eta ez dute komunikabideei kontatzeko pribilegio hau. Gaurkoan, horiek guztien ordezkari ere bagara”.
Egindako lanari dagokionez, “elkartuta” daude eta “konfiantza eman digutenekiko esker onez”. “Kalea irabazi dugu. Jende gazte ugari dugu, ondo prestatua eta etorkizunarekin, eta denon artean egin behar dugu eskualde hau salbatzeko, Bizkaiko eta Euskadiko eta estatu mailako motore ekonomikoa delako”, baieztatu du Javier Mentxaka ABBko enpresa batzordeko presidenteak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19