SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2015/05/21

Rementeriak azpimarratu du dagokion lana egin duela Vicrilarekin, eta esan du ez dituela ulertzen “enplegua sortzearekin pozik ez daudenak”

Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak esan duenez “ematen du barkamena eskatu behar dela lanpostuak sortzen laguntzeagatik”, Ezkerraldean PCBk eta Lointek-ek, Galdakaon Bricomart-ek eta Leioan Vicrilak egingo duten bezala

rss Ezagutzera eman
Rementeriak azpimarratu du dagokion lana egin duela Vicrilarekin, eta esan du ez dituela ulertzen “enplegua sortzearekin pozik ez daudenak”

ARGAZKIA JAITSI

“Ematen du batzuk oso pozik ez daudela guk dagokigun lana egiten dugulako” esan du Unai Rementeriak “gezurrei” luzaro egin den lan sendo eta diskretuarekin erantzuteko asmoa erakutsiz. Bizkaiko hautagaiaren esanetan orain hasi da lan hori emaitzak ematen, esate baterako, PCB-k 200 lanpostu sortuko ditu Sestaon; Lointek-ek kalitatezko 40 lanpostu berri sortuko ditu eta Bricomart-ek Galdakaon eta Sestaon irekiko dituen zentroetan beste hainbat sortuko ditu; horrez gain,gaur bertan, Vicrila enpresak Leioako lantegirako 14 milioi euroko inbertsioa iragarri du, horrekin ere 100 lanpostu berri sortuko dira Bizkaiarentzat. “Guk gure lana egin dugu Vicrilarekin, Bizkaian inberti dezaten eta lanpostu berriak sor ditzaten” aldarrikatu du Rementeriak Santurtzin. Kostako herrian egin den ekitaldi politikoan Rementeriarekin batera izan dira gaur Itxaso Atutxa BBBren burua eta Aintzane Urkijo Santurtziko jeltzaleen hautagaia.

Rementeriak esan du berak ez dituela ulertzen “enplegu sorrerarekin horren haserre daudenak”. “Orain ematen du barkamenak eskatu behar direla enplegua sortzen eta jarduera ekonomikoa suspertzen lagundu dugulako. Haiek dira barkamena eskatu behar dutenak, Sestaon PCB ezartzearen kontrako botoa eman zutelako. Ezetza eman zioten 200 lanpostu ezartzeari, Galdakaon eta Sestaon Bricomart ezartzea kritikatu dute. Gezurretan ari dira, bai, baina egintzak gezurrak baino indartsuagoak dira. “Egintzak horiek dira, PCB, Lointek, Bricomart edo Vicrila, inbertsioak eta sortuko diren lanpostu berriak” esan du Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak. “Egintza horiek enpresek eurek iragarri dituzte, ez Unai Rementeriak, honek bere lana baino ez duelako egin, hau da, laguntzea eta Ezkerraldearentzat eta Meatzaldearentzat inbertsioa eta kalitatezko enpleguak lortzea, enplegua eta inbertsioa Bizkaia osoarentzat”. Rementeriak iragarri du norabide berean segituko duela, Bizkaiarentzako inbertsioak eta kalitatezko enplegua lortzen. Hori izan da jeltzaleen hautagaiak Bizkaiko gizarte osoari eskaini diona, eta hori izan da iganderako eskatu duena. “Hautestontziak ilusioz beteta egon daitezen, kalitatezko enpleguez, egintzez; etxean geratu eta bozkatzera ez bagoaz, oso ezusteko txarra hartu ahal dugulako. Etxean geratzen bagara PCB Sestaon hainbat lanpostu sortzearen kontra bozkatuko dutenek irabaziko dutelako. Horrela bezain gordina da. Horra hor igandean bozkatzeak duen garrantzia, igandean aukeratuko dugu enplegua sortzea ala enpleguaren kontra egitea”.

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, gaurko mitinean batu diren herritarren aurrean azaldu du EAJ-PNV-k hilabeteak daramatzala hiritargo osoari talde jeltzaleak proposatzen dituen konpromisoak azaltzen eta hurrengo urteotan konpromiso horiek gauzatuko dituzten pertsonak aurkezten. “Santurtzira etorri gara etorkizuna aurkeztera, Euzko Alderdi Jeltzalea delako udalerri, herrialde eta Herri osoaren etorkizuna. Aintzanek, Santurtzitik, Bizkaia hazi araziko du; eta Unaik, Anak, Imanol eta Ibonek lan hori berori egingo dute Batzar Nagusietatik. Hautagairik onenak ditugu bizkaitar emakume eta gizon guztien etorkizuna bermatzeko” azpimarratu du. Bizkaiko jeltzaleen buruak azaldu du maiatzaren 24a oso egun garrantzitsua izango dela, hiritarrengandik hurbilen dauden ordezkariak aukeratuko ditugulako, erakunde horien ardurapean daudelako “oinarrizko zerbitzuak, garbiketa, zaborren bilketa, etxez etxeko laguntasun zerbitzua, garraio publikoa... Guk baino ez dugu hitz egiten pertsonentzat horren garrantzitsuak diren zerbitzuetaz” eta Santurtziko parkean elkartu diren ehunka alderdikide eta alderdizaleei galdetu die gainerako taldeei entzun ei dieten proposamenen bat azaltzen “nik ez, nik bat ere ez diet entzun; deskalifikazioak eta kritikak baino ez ditut entzun” esan du. Atutxak azpimarratu duenez “domekan asko dugu jokoan; zerumugan dugu krisitik irtetea” eta Rementeriak esaten duena ekarri du gogora “hauxe ez da pertsonen ongizatearekin esperimentutan aritzeko unea. Proposamenak egiteko ordua da, egitasmoak planteatzeko ordua, egiaren ordua. Pertsonekin dugun konpromisoa da enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea” eta Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatzea eskatu du “ erronka horri aurre egiteko bermeak ematen dituen alderdi bakarra delako; harro esan dezakegulako guk proposamenak, egitasmoa eta egia ditugula” amaitu du.

Aintzane Urkijok, Santurtziko EAJ-ren hautagaiak gogoratu du duela zortzi urte iraganaren atea itxi zela udalean, eta orain irekitzen dela herri osoa biziberritu duen egitasmoarekin segitzeko aukera. “Kontua ez da norgehiagoka aritzea, kontua ez da gehien agintzen duena nor den ikustea, baizik eta herriaren alde horrenbeste egin duen lantaldearen alde egiten segitzea. Konpromisoa hartzea eta egitea. Herriari eman behar zaio herriak behar duena, eta lan hori ikusgai dago auzo guztietan. Mirabuenotik Joan Deunara, Kabiezesetik Mamarigara. Balpardatik Mahastietara”; auzoen garapenarekin segitzea da Urkijok Santurtzirentzat daukan konpromisoetako bat, eta EAJ bozkatzea da martxan dagoen egitasmoa eta transformazioa ez geldiarazteko bermea”.

  Berri ikusiagoak...