Prentsa Aretoa
2018/05/24
Aintzane Urkijo Sagredo izango da Santurtziko EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia
Santurtziko gaur egungo alkateak aurreratu du jakin dakiela “Santurtziren erronka nagusiak” zein diren eta “etorkizunera begira nola ekin behar zaien”
Aintzane Urkijo Sagredo izango da, berriz ere Santurtziko jeltzaleek 2019ko hauteskundeetan aurkeztuko duten alkategaia. Hala erabaki dute gaur arratsaldean EAJ-PNVko alderdikideek beren herrirako daukaten proiektua gaur egungo alkatearen eskuetan jarriz. “Berriro ere hautagai izateak ilusioz bete nau, esker onez, eta batez ere, erantzukizunez, jakin dakidalako Santurtziren erronkak zein diren eta etorkizunera begira nola ekin nahi diegun”, adierazi du hautagaiak uri batzarra amaitutakoan.
Legealdi honetan, EAJ-PNVren udal taldeak, Urkijoren gidaritzapean, pertsonei eman beharreko babesa izan du goiburu nagusi “lau eurotatik hiru gizarte politiketara bideratu dira”, azaldu du. “Berriz ere inbertitzeko ahalmena izatea lortu dugu eta horrek ahalbidetu digu Santurtzik une honetan behar duen eraldaketari ekitea. Oso harro sentitzen naiz ahaleginak gehien behar zutenen alde egin dugulako, beti pertsonen alde”. Izan ere, Santurtziko Udala lehen tokietan dago gastu sozialari dagokionez eta ez bakarrik Euskadi mailan, baizik eta baita Estatuarekin alderatuta.
Zerrendaburu jeltzaleak ez ditu beste proiektu garrantzitsu batzuk ahaztu nahi. “Oso gauza garrantzitsuak egin dira, besteak beste HAPOaren berrikusketa, bosgarren edukinontzia, irisgarritasun alorrean egin diren jarduerak, hobekuntzak… eta horri guztiari lotuta, elkartegi bat egin da El Árbol poligonoan eta SanturtziLan egitasmoa jarri da abian. Horiek biek erakusten dute gure udalerrian sustapen ekonomikoari ematen diogun garrantzia”, adierazi du.
Baloratu beharrekoak ere badira udal administrazioa modernizatzeko eta hobetzeko egin den lana, Nautika Eskola zaharra birmoldatzeko eta udaletxeko goiko partea konpontzeko lanak, Koskojalesen ireki diren udal bulego berriak edo epe laburrean abian jarriko den Hiritarrei Arreta emateko Zerbitzua.
Aintzane Urkijo Sagredo berraukeratzera joango da oso helburu argi bat gogoan: “Gure proposamena berriztatu behar dugu EAJ-PNVren proiektu politikoan oinarrituta eta hiritarren ekarpenak jasotzeko prest”, jeltzaleen azken legealdietan argi eta garbi geratu baita “Santurtzin bertan, santurtziarrentzat eta santurtziarrek eginiko proiektua” dela, hau da, “proiektu hori diseinatzeko lanean inplikazio zuzena izan dutela”, esan du hautagaiak.
“Abian jarri ditugun proiektuak burutu behar dira, lortu dugunaren balioa aldarrikatu behar da eta herritargoak esan behar diguna entzun behar dugu bere konfiantza jaso nahi dugulako. Santurtziarrek jakin dakite gauzak oso ondo, ondo edo erdipurdi irtenda ere, EAJ-PNVren proposamenaren helburua beti izango dela gure Santurtzi maitea hobetzea”, esan du hunkituta Aintzane Urkijo hautagaiak berraukeratua izan den batzarrean eskaini dizkioten babes adierazpenen aurrean.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19