SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2019/01/23

Santurtziko EAJ PNVko uri batzarrak onetsi zuen udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda

Dorretxe jauregian egin zen batzarrean, Santurtziko Uri Buru Batzarrak alderdikideei aurkeztu zien “proiektuarekin konpromiso sendoa hartu duten” pertsonek osatzen duten zerrenda,“entzuteko prest daude, Santurtziri bultzada erabakigarria ematera begira”

rss Ezagutzera eman
Santurtziko EAJ PNVko uri batzarrak onetsi zuen udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda

ARGAZKIA JAITSI

Santurtziko EAJ-PNVko Uri Batzarrak atzo onetsi zuen maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda.


Dorretxe jauregian egin zen batzarrean, Santurtziko Uri Buru Batzarrak alderdikideei aurkeztu zien “proiektuarekin konpromiso sendoa hartu duten” pertsonek osatzen duten zerrenda, “entzuteko prest daude, Santurtziri bultzada erabakigarria ematera begira”. 


Aintzane Urkijo Santurtziko gaur egungo alkate eta berrautaketarako hautagaiak, bere esker ona adierazi zien hurrengo lau urteotan itsas aldeko udal honetan EAJ-PNV ordezkatzeko erronkari baietza eman dioten pertsona guztiei.


Halaber, Aintzane Urkijo alkateak eta Uri Buru Batzar osoak beren esker ona adierazi zien Ivan López Arenasi, Cristina Senarriagari, Estibaliz Olabarriri eta Marta Alvarezi, orain arte eginiko lanagatik eta jakin dakitelako hemendik aurrera ere beren esperientzia eta ideiak eskainiko dituztela Santurtzi hobetzen jarraitzeko.


Era berean aurkeztu zen hiritargoari entzuteko abian jarri den prozesua, Santurtzirentzako proiekturik onena aurkeztera begira. Larunbatean emango dira ezagutzera aukeratu berri den hautagaitzarekin eta santurtziarren konfiantza berriz ere jasotzeko helburuarekin lan jardunaldi batean egin zen prozesuaren emaitzak.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018