Prentsa Aretoa
2021/05/14
Santurtzik bat egingo du itsas-iragana interpretatzen duten museoen ibilbidearekin, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Maiatzaren 18an, Santurtzik Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. ICOM-ek (Museoen Mundu Kontseilua) sustatutako ekimenaren aurtengo leloa “Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berriz imajinatzea” da.
Aurten, Bizkaia museoen lurralde gisa irudikatu da, eta bisitariei helarazi nahi izan zaie lurraldea, bertako jendea, ohiturak, historia eta abar ezagutzeko, museo, kultura-gune eta interpretazio-zentro ugari dituztela, eta horietako bakoitza ezin dela banaka ulertu, baizik eta sare baten barruan, espazio beraren eta komunitate beraren hainbat alderdi markatzen dituzten bide batzuen barruan. Horretarako, museoak sei ibilbide tematikoren bidez ezagutzea proposatzen da, jarduera berezi eta berriak proposatuz, eta zentzu horretan, Santurtzi Itsasoa Museoa eta Agurtza arrantza-ontzia iragan marinela interpretatzen duten museoen ibilbidean aurkezten dira.
Horrela, alde batetik, www.museoeneguna.eus erakusketa birtualean egongo dira, pieza adierazgarri, esanguratsu eta garrantzitsuenetako batzuk erakutsiz. Webgunean, bisitariak – modu birtualean – lagina osatzen duten piezen multzoa eskuratu ahal izango du, obrari buruzko informazioarekin batera.
Santurtzi Itsasoa Museoa eta Agurtza
Arrain-enkanteak: bideo bat egongo da, non bonboa eta enkante-gela erakusteaz gain, aspaldiko enkanteen antzezpena baitago. Bideoa honako esteka honetan dago ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=O7ePlPW0wok Gainera, Agurtza atunontziaren makina-gela ikusi ahal izango da bisita birtualean.
Hainbat jarduera
Beste alde batetik, Santurtzik hainbat jarduera antolatu ditu bi tokietako piezak "in situ" erakusteko. Hona hemen egutegia:
Santurtzi Itsasoa Museoa:
maiatzaren 29an, 12:00etan, arrain-enkante antzeztua.
Informazio gehiago eta erreserbak:
http://turismo.santurtzi.net/es-es/quehacer/visitasguiadas/Paginas/Simulacion-de-subasta.aspx
bisita gidatuak: “Emakumea eta itsasoa” lelopean, maiatzaren 22, 23 eta 30ean, 11:00etan.
Informazio gehiago eta erreserbak: http://turismo.santurtzi.net/es-es/quehacer/eventos/Paginas/LA-MUJER-Y-LA-MAR.aspx
Agurtza atunontzia:
Museo bihurtutako itsasontzian egiten diren bisita gidatuetan hegaluzea arrantzatzeko teknika eta gure arrantzaleen bizimodua ezagutaraziko dira, emakumeen lan garrantzitsua ahaztu gabe. Maiatzaren 22 eta 23an izango dira, 11:00etan eta 12:30ean. Maiatzaren 30ean 12:30ean izango da bisita.
Informazio gehiago eta erreserbak:
http://turismo.santurtzi.net/es-es/quehacer/pesqueroagurtza/Paginas/agurtza.aspx
Maiatzaren 18an, eta asteartea bada ere, “Santurtzi eta itsasoa” (11:00etan) eta Agurtza atunontzia (12:30ean) bisitak ere izango dira, Museoen Nazioarteko Eguna delako.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/02
EBB
2022/12/19