SANTURTZI

Prentsa Aretoa

2021/06/04

Udako igerilekuen denboraldia ekainaren 5etik irailaren 14ra bitartean izango da, eta udako abonuak hartzeko aukera dago

Abonuen prezioa iazko bera da, hau da, 50 eurokoa banakakoa eta 75 eurokoa familia osoarentzat. Erabilera bakarreko txartelak 3 eurokoak izango dira 14 urtetik beherakoentzat eta 4 eurokoak adin nagusientzat. Berrikuntza gisa, Bizum bidez ordaindu ahal izango da txartela. “Dirua albo batera utzita, ordainketa errazteko beste bide bat da, gure ordainketetan gero eta ohikoagoa den gailua erabiliz” adierazi du Danel Bringas Kiroletako zinegotziak prentsaurrekoan.

rss Ezagutzera eman
Udako igerilekuen denboraldia ekainaren 5etik irailaren 14ra bitartean izango da, eta udako abonuak hartzeko aukera dago

ARGAZKIA JAITSI

Santurtzik larunbat honetan irekiko du igerilekuen denboraldia eta estali gabeko instalazioak irailaren 14ra arte egongo dira zabalik. Horrela, udako denboraldia martxan jarriko da, eta Mikel Trueba kiroldegiko instalazioak irekiko dira. Hortaz, goizez 10:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik. Bi txanden artean ordubete utziko da instalazioak garbitzeko eta arratsaldeko txandarako prest jartzeko.

Aurreko urteetan bezala, Kiroletako Udal Institutuak udako abonuak jarri ditu santurtziarren esku, eta era berean erabilera bakarreko txartelak erosi ahal izango dira. Abonuen kasuan, udalean erroldatuta daudenek baino ezin izango dituzte eskatu.


Instalazioek horrelako lekuek izan behar dituzten neurri guztiak beteko dituzte, hots, edukiera % 50era murriztua eta maskararen erabilera derrigortuta ibiltzean (uretan edo toallan ez da erabili behar). “Aurten, ibilbideak prestatu ditugu solariumean, pertsonen joan-etorriak errazteko” gaineratu du.

“Ditugun murrizketekin, edukieraren % 50 eskaini ahal dugu, baina egoera aldatu ahala, instalazioak eta edukierak ezartzen diren neurrietara egokituko ditugu, eta edukierak edo zerbitzuak handitu ahal direnean, horrela jokatuko dugu ahalik eta pertsona gehienei emateko zerbitzua”.

Aurretiko hitzorduaren sistema ezinbestekoa izango da pertsona guztientzat, duten abonua edo txartela gorabehera, eta bakoitzak erabaki beharko du zein egun eta txandatan nahiago duen, santurtzikirolak.eus webgunearen bidez.

Berrikuntza gisa, aurten Kabiezeseko solariumerako eskatu ahal izango da goizeko edo arratsaldeko txandarako aurretiko hitzordua, webgune beraren bidez, bai eta gainera, igeri egiteko igerilekuan edo igerileku txikian aritzeko hitzordua ere, 75 minutuko txandatan (abuztuan izan ezik, instalazioak itxita egongo direlako).

Next Euskadi